durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
EUSKARALDIA  2017-11-25

Euskal Herrian hamaika egunez euskaraz aritzeko egitasmoa abiatu da! smiley

Aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariak, eta euskararen alde lan egiten duten erakundeek hartu dute parte. Euskaraldia egitasmoa Euskaraz 365 egun dinamikaren barruan dago eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, ekimena datorren urtean egingo da euskararen lurralde osoan aldi berean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, eta Euskaraldia 11 egun euskaraz edukiko du lelotzat.  

Euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren 16 urtetik gorako herritarrak izango dira ekimeneko protagonistak, eta, 11 egunetan zehar, beren ohiko harreman sareetan euskaraz aritzeko gonbitea egingo zaie, inertziak apurtu eta euskararen erabilera bultzatzeko. Herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izango dira. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere. Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Antolaketan auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak arituko dira, baita elkarte, enpresa zein erakunde ezberdinetakoak ere. Ekimenean parte hartu nahi duten herriek eta erakundeek 218ko lehen hiruhilekoan eman beharko dute izena. Horren haritik, antolatzaileek adierazi dute dagoeneko 400 herritik gora daudela datorren urteko Euskaraldiaren antolatze-lanetan murgilduta. Beren aldetik, herritarrek 2018ko udazkenean izango dute egitasmoan izena emateko aukera.

Euskaraldia 11 egun euskaraz dinamikak maiatzean Lasarte Orian egindako Udaltop topaketan Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurkeztutako proposamenean du abiapuntua. Proposamena eragile instituzional eta sozialei aurkeztu zieten eta beren ekarpenei esker garatu da. Ekimenarekin Euskal Herri osoko instituzioek eta eragileek egin dute bat, esate baterako, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea Nafar Institutua, Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eta Soziolinguistika Klusterra.

 

Bideo honetan ikusgai duzue Durangoko Euskaraldiaren aurkezpena!wink

 

 

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Urtarrila 2018 >
1
2
3
4
6
8
9
10
11
13
15
16
17
18
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza