durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Euskaraz bizi

Beharsarea

Beharsarea euskarazko lana bideratzeko Interneteko ataria da, doakoa eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraza eta eraginkorra. Erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: lan-baldintza duinak eskaintzea eta lana euskaraz egitea.

Interneteko atari honetan, Beharsarea osatzen duten udalerri eta mankomunitate bakoitzak bere gunea dauka, eta bakoitzaren gunera sartzen garenean, jada argitaratuta dauden iragarkiak ikus ditzakegu edo berriak sortu. Gainera, hasiera-orrialdetik bertatik ere aukera dugu Beharsarea osoan jendea zein lana bilatzeko argitaratu diren azken 7 iragarkiak ikusteko. Aurtengo berrikuntzen artean, aipagarria da webgunearen diseinua aldatu egin dela Beharsarearen irudia eguneratzeko helburuz.

Lanak zazpi kategoriatan sailkatuta egon arren (zaintzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza, eskola partikularrak, industria eta bestelakoak), lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretatik, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eska daitezke zerbitzu honen bidez.

Beraz, lana euskaraz egiteko jendea behar baduzu, edota euskalduna bazara eta lana bilatu gura baduzu, bide erraza eta zuzena duzu Interneten: www.beharsarea.eus

atzera
Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Abendua 2018 >
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza