durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
30. urteurren jaialdia ospatu zuen Berbarok joan den larunbatean  2019-06-07

Iturria: Anboto

Berbaro euskara elkarteak 30 urte egin ditu aurten, eta joan zen zapatuan egun osoko jaialdi bategaz ospatu zuten efemeridea. Ez dira bat-batean egiten 30 urte, lan asko dago atzetik; iraganean eginikoa baloratu eta etorkizunera begira ipintzeko eguna izan ze

Eguerdiko bazkarian, euskaltzaleek bete egin zuten Plateruena. Bazkalostean, Markel Sanchez elkarteko gerenteak berba egin zuen. Berbaroren ibilbidean sortutako proiektuen errepasoa egin zuen: Eraz eta ANBOTO, Berbaro taberna, Plateruena, Haur Literatur Aretoa, euskararen inguruko gazte taldeak, Olgetan proiektua, gazteentzako motibazio tailerrak...

Horiek eta gehiago sortu arren, "trabak" ere badirela eta Durango euskalduntzen segitzeko asmoa dutela esan zuen. "Orain 30 urte moduan, gaur ere bai, orduko ilusio berdinagaz", Sanchezen esanetan. Jende berria erakartzea ere egongo da helburuen artean. "Berbaroren atzean herri mugimendu indartsu eta ilusionatu bat sortzen hastea" beharrezko ikusten dute.

Argazki galeria1

Kronika eta argazki galeria2

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia
Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza