durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS

Martxoan argitaratu zuen Amankomunazgoak kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru laguntza deialdia eta epea zabalik dago oraindik: interesa duten enpresek irailaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera.

 

Gehiago irakurri

Iturria: Anboto eta Berbaro Elkartea

‘Euskararen aldeko indarrak biderkatuz’ titulua izango du zapatu honetan Pinondon egingo den saioak.

GUKA euskaltzaleen bilgunetik Durangoko euskaltzale guztiak gonbidatu gura dituzte, denen artean egoeraren irakurketa bat egin eta bihar-etzi Durangon euskaraz bizitzeko izango diren erronkei buruz berba egiteko. 

 

Gehiago irakurri

Iturria: Durango Euskaraz. Durangoko Euskararen ataria

Durangoko Udalak urtero antolatzen duen egitasmoa da ipuin, olerki eta bertso paperak saritzen dituen Julene Azpeitia lehiaketa

2019ko edizioa martxoan abiatu zen, eta hiru hilabeteren ostean,  igande honetan, ekainak 9, egingo da sari banaketa. Ekitaldia 12:00etan egingo da Plateruena Kafe Antzokian

Gehiago irakurri

Iturria: Anboto

Berbaro euskara elkarteak 30 urte egin ditu aurten, eta joan zen zapatuan egun osoko jaialdi bategaz ospatu zuten efemeridea. Ez dira bat-batean egiten 30 urte, lan asko dago atzetik; iraganean eginikoa baloratu eta etorkizunera begira ipintzeko eguna izan ze

Gehiago irakurri
Kirol Campusa euskaraz 2019  2019-06-05  | Durangaldea

Iturria: ametx.eus

Kirol campusa Ametxeko euskara sailak antolatzen du. Egitasmo honen helburu nagusia honakoa da: Udako oporretan zehar hainbat umek ez daukate aukerarik euskararekin kontaktuan egoteko, adibidez, gurasoek edo familiakoek ez dakitelako; horren ondorioz, ez daukate bizipen positiborik hizkuntzarekin. Euskara eskolarekin soilik lotzen dute. Gainera, eskolak hasten direnean zailtasunak izaten dituzte eta hizkuntzarekiko harreman txarra areagotu egiten da.

Hori ekiditeko, edo gutxienez laguntzeko, oporren eta eskolen arteko zubia izango da Kirol campusa. Bertan begirale euskaldunekin umeek bizipen oso positiboak izango dituzte eta ikusiko dute euskaraz ere primeran pasatu dezaketela!

Gehiago irakurri

Iturria: Elorrioko Udala

Elorrioko udaleko Euskararen normalkuntzarako sailak web orrialdean argitaratu ditu 2019. urteko dirulaguntza deialdiak.

Ondorengoak dira Euskara Sailak 2019rako onartu dituen dirulaguntzak:

Gehiago irakurri
Elkarlana aztergai Udaltopen hamaikagarren edizioan  2019-05-16  | Durangaldea | Abadino | Atxondo | Berriz | Durango | Elorrio | Iurreta | Izurtza | Maņaria | Zaldibar

Iturria: udaltop.eus

Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izenburupean elkarlan ereduak eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dira Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo den topaketan. Euskaraldiak ere, aurreko bi edizioetan bezala, izango du bere protagonismoa

 

Gehiago irakurri
KLIKA! Badator 21. KORRIKA  2019-03-29  | Durangaldea

Astebete baino gutxiago falta da KORRIKA abiatzeko: apirilaren 4tik 14ra bitartean,  Garesen hasi eta Gazteizerarte, Euskal Herri osoko bideak eta errepideak zeharkatuko ditu euskararen aldeko ekimen erraldoi honek. 

 

Gehiago irakurri
Euskara Arloko Diru Laguntzak 2019  2019-03-12  | Durangaldea
 
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara, kirolak eta gizarte arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratuko ditu. 

Euskara arloan, alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten. 

 

Gehiago irakurri
IRAILA ARTE!  2018-07-27  | Durangaldea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzua itxita egongo da abuztuan. Iraila arte!

Oso ondo pasa oporretan☀️🤸‍♀️🙌

Gehiago irakurri
Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Abuztua 2019 >
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza