durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS

Iturria: anboto.org

Arteka liburu dendan banatu dute zozketaren zenbaki sariduna. iPad elektronikoa irabaziko du zenbaki horren jabeak. Ordezko zenbakia Mendi erropa dendan banatu dute, eta 317.649 zenbakia da.

Ekimen honekin, Durangoko dendetan erosketak euskaraz egitea bultzatu eta saritu gura du ITG taldeak. Hilero zozketa egiten dute, eta urtarrilaren 1ean egin duten azken hau, hamalaugarren zozketa izan da.

Gehiago irakurri

Iturria: sustatu.eus

Gabon hauetan bi aplikazio argitaratu dira. Alde batetik, Gesmae informatikak Esamoldeapp aplikazioa sortu du. Aplikazioak euskal esamoldeak lantzen ditu. Eta, bestetik, Ekintech enpresak erdaraz arrakastatsua izan den 4 irudi hitz bat izeneko aplikazioa euskaratu du: argazkiapp.

Gehiago irakurri

Iturria: durangon.com

Durangoko Udal Euskaltegiak Euskaliteko ebaluazio taldeak emandako Zilarrezko Q saria jaso du. Udal Euskaltegiko ordezkariek lortutako aitortza Euskalduna Jauregian astelehenean egindako sari banaketan jaso zuten, ekitaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua, Arantza Tapia, eta Euskaliten presidentea, José Hernández, izan zirela.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Azken urteotan Elorrioko euskara ikertzen jardun du Badihardugu euskara elkarteak, hainbat elorriarren laguntzagaz. Batutako informazioa Elorrixoko Berbetia liburuan kaleratu dute. Liburuaren oinarri nagusietako bat Elorrioko Ahotsak ekimenerako egindako elkarrizketak izan dira eta herriko toponimia ikerketa ere hartu dute aintzat. Liburu fisikoa kaleratzeaz gainera, interneten atari berezi bat atondu dute liburuko informazioagaz.

 

Gehiago irakurri

Iturria: sustatu.eus

Testuak zuzentzeko, hainbat funtzionalitate berri integratu dituzte webgunean; esate baterako, hitz hobetsiak proposatzeko aukera gehitu dute. Zergatik? Bada, testu bat zuzena izan arren, testuko hitz batzuek forma hobetsiak izan ditzaketelako. Erabiltzailearen hiztegia kudeatzeko aukera ere gehitu dute. Hiztegian sartutako hitzak ikus ditzake erabiltzaileak, eta hitzok gehitzeko eta kentzeko aukera du. Testu bat zuzentzean ere, erabiltzailearen hiztegia erabili ala ez aukeratu dezake.

Gehiago irakurri

Iturria: sustatu.eus

Badira hamar urte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programaren ildotik, estilo-liburu baten proiektuari heldu ziola. Orain, Andres Alberdiren Ahoskera argitaratu da, bilduma honetako bederatzigarrena.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Hogeita bi taldek aurkeztu dute euren lana laburmetraien maratoian. Topaguneak antolatutako Kameratoia lehiaketak hamar urte bete ditu aurten, eta bigarrenez, Durangoko Azokaren Irudienea ikus-entzunezkoeen gunean antolatu dute. JR Productions taldearen lan honek irabazi du 1.200 euroko sari nagusia.

 

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Durangoko Azokako antolatzaileek atzo eman zituzten datuen arabera, "helburuak beteta itxi ditu 49. edizioak ateak". Barikutik domekara, 120.000 bisitari baino jaso zituen Durangoko Azokak.

Gehiago irakurri

Iturria: berria.eus

Okzitania herrialde gonbidatu duela, Argizaiola saria Anuntxi Aranari ematea erabakita, eta Gogoetaren Plaza estreinatzeko asmoarekin, ikuspegi baikorrez jarriko da gaur abian Durangoko Azokaren aurtengo ekitaldia, 50. urteurrenaren bezperakoa, iazko ekitaldiak eragindako galera ekonomikoari aurre egiteko adina diru laguntza izango duela ziurtatu eta gero. Ahotseneak aurten karpa bakarra izan beharrean bi izateak gune horrek duen harrera ona islatzen du, eta gainerako guneek ere askotariko ekitaldiak prestatu dituzte gaurtik abenduaren 8ra bitarte. Iaz ehun mila bisitari izan zituen Durangoko Azokak, eta pentsatzekoa da aurten ez dutela zertan gutxiago izan.

Gehiago irakurri

Iturria: www.durangon.com

1949 Eusko Ikaskuntzak sortu eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak instituzionalizatutako Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur. Euskal Herrian Euskarazek (EHE) ez du ospakizun berezirik egingo, erakunde horrek urte osoan egiten duelako hizkuntzaren aldeko aldarrikapena.

Hala ere, Koldo Zarate Bizkaiko EHEko koordinatzailearentzat utopikoa den gizarte elebidunera heldu arte lan asko dago egiteko. “Elebitasuna ez da erreala” eta gaur egun “hizkuntza hegemonikoa” gaztelania denez, “euskarari eman behar zaio lehentasuna euskara delako zapalduta dagoen hizkuntza”.

Gehiago irakurri
Euskaraldia
Euskaraldia
Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza