durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
TOPALDIA  2018-01-10  | Durango

Urtarrilaren 25ean izango da Topaldia-ren 15. edizioa, Durangoko Landako Elkartegian.

Dagoeneko aforo erdia betea dago eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 19a da (edo aforoa bete arte).

Gogoeta eta elkartrukerako espazioa eskaintzen du Topaldiak,  aurten herritarrak euskaltzaletzeko diskurtsoen inguruan osatutako egun osoko egitarauarekin.

Behean duzue egitaraua!wink

Gehiago irakurri
52. DURANGOKO AZOKA  2017-12-01  | Durango

2017ko abenduaren 6tik 10era.

 

Informazioa gehiago webgunean.

Egutegia

Gehiago irakurri
EUSKARALDIA  2017-11-25

ZER DA?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren herritarrak 11 egun euskaraz bizitzera gonbidatzen dituen egitasmoa da Euskaraldia, euskarazko hizkuntza praktikak bultzatzeko helburuarekin.

Herritar euskaltzaleak aktibatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko, 16 urtetik gorako herritarrak izango dira protagonista, eta bi parte-hartzaile mota egongo dira:

AHOBIZI: Euskara ondo dakitenak dira, eta hauek euskaraz hitz egingo diete euskara ulertzeko gai diren ezagunei. Eta ezezagunei, lehen hitza gutxienez, euskaraz egingo diete.

BELARRIPREST: Euskara ulertzeko gai dira, eta gonbidapena luzatuko diete euskara dakitenei eurekin euskaraz hitz egin dezaten. Belarriprestek, gero, bakoitzaren ezagutza-mailaren arabera, euskaraz zein gazteleraz erantzungo diete.

 

Gehiago irakurri
Praktikatu eta Bizi  2017-11-24

Martxan da Berbalagun programa!wink

Informazio gehiago AEK-ko webgunean.

Gehiago irakurri
'FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN'  2017-09-25  | Durangaldea

Gaurtik azaroaren 10era bitartean 'Familian Euskaraz Jolasean' programa martxan! Egutegia eta informazio gehiago 'Egitasmoak' atalean.

Animatu zaitezte parte hartzera! cheeky

Gehiago irakurri
'Zergatik ez?' programa  2017-09-19  | Durangaldea

Gaur hasiko da 14-18 urte bitarteko gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko 'Zergatik ez?' motibazio programa!!! smileyyes Informazio gehiago 'Egitasmoak' atalean.

Gehiago irakurri
Hartutako konpromisoarekin tinko  2017-05-10  | Durangaldea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzuak kirolean eragiteko kanpaina abiarazi du, eskualdeko udalerriekin batera. 

Gehiago irakurri
Korrika Durangaldean!  2017-04-07  | Durangaldea

Euskal Herri osoa zeharkatzen duen egitasmoa 2017ko martxoaren 30ean hasi zen Otxandion, eta apirilaren 9an amaituko zen Iruñean. 20. edizioa izan zen, eta Korrika sortzaileak omendu zituzten. Leloa, berriz, BATZUK izan zen; alegia, euskaraz BAT egiteko eta ZUK egiteko gonbidapena.

 

Gehiago irakurri

Berrizko Udalak Eusko Jaurlaritzak  ematen duen Euskararen Kalitatearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain maila lortu du. Abenduaren 19an jaso zuen ziurtagiria Kursaal antzokian egindako sari-banaketa ekitaldian.

 

Gehiago irakurri
51. Durangoko Azoka  2016-12-02  | Durango

Gaur hasiko da Durangoko Azoka, eta abenduaren 6ra arte egongo da zabalik . Ate-irekiera 10:15ean izango da. Durangoko Karrika Antzerki Taldeko kideek Deshakespearezioa obraren 15 minutuko pasarte labur bat antzeztuko dute Landakoko ateak zabaltzeko, Donostia 2016ri keinu eginez, eta 51. edizioagaz lotuz.

Aurten, 246 stand, 349 nobedade eta 200 ekitalditik gora izango dira. Bost egun ditugu aurrean, eta guztiontzako planak egongo dira aukeran!

Gehiago irakurri
Euskaraldia
Euskaraldia
Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza