durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS

Berrizko Udalak Mari Domingi eta Olentzerori idatzitako gutunen lehiaketa antolatu du. Lanak euskaraz izan beharko dira, eta bi pertsonaie zuzenduta egon beharko dute. 

Lehiaketa adin ezberdinetako haur eta gazteei dago zuzenduta, eta hiru kategoriatan banatuko da: lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza eta 16 urtetik gorakoak. Balorazio irizpideak kategoria bakotzera egokituko dira, baita sariak ere. 

Lanak Berrizko Udaletxean aurkeztu beharko dira, Olentzero eta Mari Domingiren postontzian, abenduaren 13a bitartean. 

 

 

Gehiago irakurri

Iturria: Durangaldeko Berbalagunak

Badator Durangaldeko VI. mintzodromoa. Beste urte batez, euskaltzaleen topaketa ospatuko da Plateruena Kafe Antzokian azaroaren 28an

Euskara ikasle, irakasle, euskaldun zahar eta berri, gazte eta zahar elkartuko dira Mintzodromoan.

 

Gehiago irakurri

Iturria: Berrizko Udala

Abian da Berrizko Euskararen Kriseilua egitasmoa. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmo hau Berrizko Udalaren Euskara zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak abiatu dute elkarrekin.

 

Gehiago irakurri

Pertsonen zaintzan, ostalaritzan edo merkataritzan lan egiten dutenei zuzendutako doako euskara ikastaroa eskainiko du Zaldibarko udalak. 

 

Gehiago irakurri

Iturria: Berbaro Elkartea

Berbaro Elkarteak, bere 30.urteurrenaren harira antolatutako beste ekimen berezi bat da Hirukoa lehiaketa. Helburua Durangaldea, kultura orokorra eta beste hainbat konturi buruzko euskarazko galdera lehiaketa bat egitea da, lagun artean ondo pasatu eta pike apur bat sortzea. 

3 asteko lehiaketa da, azaroaren 4an hasi eta azaroaren 24an bukatuko dena. AsteroAs 15 galdera erantzun beharko dira, 3 laguneko taldeetan. 

 

 

Gehiago irakurri
Durangoko Azokako ekosistema islatuko du 54. edizioko kartelak  2019-10-29  | Durango | Durangaldea

Iturria: durangokoazoka.eus

Durangoko Azokak 54. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, urriak 29, Durangoko Andra Mari elizpean antolatutako prentsaurrekoan. Kulturaren plaza abenduaren 5etik 8ra ospatuko da, eta "OSORIK DA!" izango da bere lelo nagusia. Edizio honetako kartela Oier Zuñiga artista iruindarrak egin du, eta bertan Azoka osatzen duten osagai ezberdinak agertzen dira: sormena, salerosketa, hartu-emana eta abar. 

 

Gehiago irakurri

Iturria: Durangaldeko Berbalagun

Euskara ikasle, euskaldun zahar edo berri izan, orokorrean esan daiteke euskaraz gutxi irakurtzen dela; horregatik, Irakurzale klubak sortzeko ahalegina egingo du ikasturte honetan Durangaldeko Berbalagunek. 

Berbalagun eta euskaltegietako ikasleei euskaraz irakurtzea kostatu egiten zaie, eta orokorrean, klasean baino ez dute irakurtzen; ez hori bakarrik, euskaldun zaharrek ere oso ohitura urria daukate euskaraz irakurtzeko. Hori horrela, Irakurketa errazeko klubak sortzea da Durangaldeko Berbalagunen apustua. 

Gehiago irakurri

Iturria: Durangaldeko Berbalagunak

Mendi Lagun egitasmoa jarri du martxan aurten Durangaldeko Berbalagunek. Mendia gustuko duten eta euskaraz gehiagotan egin nahi duten pertsonei zuzendutako egitasmoa da.

Asteburuan paseoan joateko planak egin eta euskara praktikatzea da helburua; hori horrela, parte-hartzaileen proposamenak jaso ondoren, txangoak antolatuko dituzte inguruko mendietatik. 

Gehiago irakurri

Iturria: zaldibar.eus

Gaur hasi eta urriaren 31ra arte egongo da zabalik Zaldibarko Berbalagunean izena emateko epea. Urte honetan egitasmotik TÙtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen die Udalak Zaldibarko euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko. 

 

 

Gehiago irakurri

Iturria: Durangoko Azoka

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte antolatuko da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero.

Gehiago irakurri
Euskaraldia

rss Agenda

< Maiatza 2020 >
 
 
 
 
1
2
4
5
7
9
10
12
14
17
18
19
22
24
25
26
27
28
29
30
31

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza