durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratu berri ditu. Alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten; eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Gehiago irakurri
Familian euskaraz jolasean, herriz herri  2016-09-16  | Durangaldea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Egitasmo honen bitartez, kalean eta parkeetan euskara erabilita, familia barneko euskarazko harremanak indartu nahi dira. Horretarako, Urtxintxa Eskolako hezitzaileek euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkiete gurasoei eta umeei; ondoren, etxean edo beste edozein lekutan praktikan jar ditzaten.

Gehiago irakurri

Amankomunazgoaren azken osoko bilkuran, euskara arloko diru-laguntzak onartu ziren: batetik, euskara sustatzeko ekintzak garatzeko diru-laguntzak; eta, bestetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan, kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzekoak.

 

Gehiago irakurri

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat
da. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturteko lehenengo deialdian A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.

Gehiago irakurri
Emazu eskua  2016-06-03

Domekan, ekainak 5, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Hendaian.

Gehiago irakurri
Dagigun!  2016-05-27  | Durango

Domekan, Bizkaiko ikastolen festa hartuko du Durangok, Dagigun! lelopean.

Gehiago irakurri
Errenta-aitorpena euskaraz  2016-04-29  | Durangaldea

Datorren astean hasiko da errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina, eta UEMAk dei egin die herritarrei euskaraz egin dezaten. Horrekin bat dator Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa ere.

Gehiago irakurri
EUSKARAZ BIZI EGUNA!  2016-04-04  | Durangaldea

Apirilaren 16an, Baionan izango da aurtengo Euskaraz bizi eguna. Egitarau oparoa dakar: Porrotx, umeen jolasak, artisau eta eragileen azoka, herri bazkaria, Erramun Martikorenaren kantaldia, kalejira eta ekitaldia, bertso poteoa, kale animazioa, kontzertuak (Sorkun eta Torii), DJ Jo ta Txo...

Eman izena bazkarirako eta autobuserako (apirilaren 13aren aurretik),  Plateruena kafe antzokian edo Intxaurre elkartean (bazkaria eta autobusa 20 euro). Autobusa 9:30ean irtengo da Madalenatik eta 2:00ean egingo dute buelta Baionatik.

Gehiago irakurri
Ikusgai dago 2016ko Ibilaldiko bideoklipa  2016-03-11  | Durango

Atzo aurkeztu zuten ibilaldiko bioklipa: Dagigun!

 

Gehiago irakurri

Iturria: durangon

ITG Taldeak bezero eta dendarien arteko harremanetan euskararen erabilera indartzeko asmoarekin antolatutako ‘Salerosketak be euskeraz’ ekimenaren 21. iPadaren zozketa egin du martxoaren 1ean. Hilabete honetako zozketan Zubizarreta lentzeria dendan banatutako 397.915 zenbakia izan da irabazlea.

Gehiago irakurri
Euskaraldia

rss Agenda

< Urria 2019 >
 
3
10
12
13
16
18
19
21
26
27
31
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza