durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Familian euskaraz jolasteko saioak  2015-09-16  | Durangaldea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskara erabilita, familia barneko euskarazko harremanak indartu nahi dira egitasmo honen bitartez. Horretarako, Urtxintxa Eskolako hezitzaileek euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkiete gurasoei eta umeei; ondoren, etxean edo beste edozein lekutan praktikan jar ditzaten.

Gehiago irakurri

Iturria: zuzeu.eus

“Sorgin txiki”, “Galtzagorri aztia”, “Basajaunen sukaldea”, “Marigorringoren abenturak”… ipuin hauek eta beste asko dira Ipuintxo aplikazioaren bidez zure mugikorrean ikus ditzakezunak. Euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonista eta haurrek ipuinean parte hartu eta beraiekin jolasteko aukera dute. Aplikazioa doakoa da.

Ipuintxo jaisteko, jo hona.

Gehiago irakurri

Iturria: www.durangon.com

‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hamazortzigarren i-pad elektronikoa zozkatu da. Irailaren 1ean egindako zozketan, Leike Aroztegian banatutako 500.913a izan da zenbaki saritua.

Ordezko zenbakia berriz, 503. 327a izan da eta Maurtua Ileapaindegian banatu da.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Euskara maila hobetzeko ez dago erabiltzea bezalakorik. Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta erraztasun handiagoa hartuko du hiztunak. Baina horretarako inguru euskalduna behar da, eta, sarritan, horixe izaten da euskaldun berrien gabezia handiena: erabili nahi, baina ezin. Zornotzako barnetegiko udako ikastaro trinkoek egun osoan euskaraz murgiltzeko aukera eskaintzen dute: aste oso bi euskaraz bizitzen. Ikasleek aukera ikusten dute denbora gutxian euskarari bultzada handi bat emateko.

Gehiago irakurri

Iturria: www.durangon.com

‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hamazazpigarren i-pad elektronikoa zozkatu da. Uztailaren 1ean egindako zozketan, Gallastegi Harategian banatutako 462.532a suertatu da zenbaki saritua. Ordezko zenbakia, berriz, 466.553a izan da eta Makawa arropa dendan banatu da.
 

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Plateruena bete egin zen Durangaldeko Kopla Txapelketaren hirugarren edizioa ospatzeko. Ordu biko kopla saio biziaren ostean, aurtengo txapalata Miren Amurizari ematea erabaki zuten ikusleek.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek 2016ko Ibilaldirako aukeratu duten leloak ikusmin handia sortu du azken asteotan. Izan ere, orain bi aste Bilboko Harrobia ikastolak Bilbon antolatutako Ibilaldian Durangokoek hartu zuten lekukoa. Azkenean, Durangoko ikastolen ikasturte bukaerako jaietan argitu da gaia. Kurutziaga ikastolako ehunka guraso eta ikasleren aurrean Joseba Balerdi eta Kepa Zengotitabengoa bi ikastoletako presidenteak izan dira Ibilaldia 2016ren lema ezagutzera eman dutenak: Dagigun!.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Durangoko Kurutzesantu Museoan aurkeztu zuten atzo, Gerediaga Elkartearen mende erdiko historiari buruzko Hamabi harrien ahotsa liburua. Hainbat elkartekidegaz izandako solasaldietatik, eta Jon Irazabalek eskura ipinitako dokumentaziotik abiatuta idatzi du Raquel Calvo kazetariak.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

1965. urtea zen, frankismo garaia. Hainbat lagun zebiltzan hausnarketan, Durangaldeko kultura, historia eta ondarea sustatzeko beharrak bultzatuta. Durangaldea zaintzea, ikertzea eta zabaltzea zen euren asmoa. Ekainaren 7an, Abadiñon batu ziren, Soloenean, eta hantxe jaio zen Gerediaga Elkartea.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek 2016ko Ibilaldia antolatzeko lekukoa hartu dute, Bilbon. Joseba Balerdi eta Kepa Zengotitabengoa ikastola bietako presidenteek hartu zuten lekukoa Harrobia ikastolako ordezkarien eskutik. Datorren urtean, maiatzaren 29an izango da ikastolen aldeko jaia. Orain, urte osoa izango dute  Ibilaldia antolatzeko.

Gehiago irakurri
Euskaraldia
Euskaraldia
Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza