durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Dagigun!  2016-05-27  | Durango

Domekan, Bizkaiko ikastolen festa hartuko du Durangok, Dagigun! lelopean.

Gehiago irakurri
Errenta-aitorpena euskaraz  2016-04-29  | Durangaldea

Datorren astean hasiko da errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina, eta UEMAk dei egin die herritarrei euskaraz egin dezaten. Horrekin bat dator Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa ere.

Gehiago irakurri
EUSKARAZ BIZI EGUNA!  2016-04-04  | Durangaldea

Apirilaren 16an, Baionan izango da aurtengo Euskaraz bizi eguna. Egitarau oparoa dakar: Porrotx, umeen jolasak, artisau eta eragileen azoka, herri bazkaria, Erramun Martikorenaren kantaldia, kalejira eta ekitaldia, bertso poteoa, kale animazioa, kontzertuak (Sorkun eta Torii), DJ Jo ta Txo...

Eman izena bazkarirako eta autobuserako (apirilaren 13aren aurretik),  Plateruena kafe antzokian edo Intxaurre elkartean (bazkaria eta autobusa 20 euro). Autobusa 9:30ean irtengo da Madalenatik eta 2:00ean egingo dute buelta Baionatik.

Gehiago irakurri
Ikusgai dago 2016ko Ibilaldiko bideoklipa  2016-03-11  | Durango

Atzo aurkeztu zuten ibilaldiko bioklipa: Dagigun!

 

Gehiago irakurri

Iturria: durangon

ITG Taldeak bezero eta dendarien arteko harremanetan euskararen erabilera indartzeko asmoarekin antolatutako ‘Salerosketak be euskeraz’ ekimenaren 21. iPadaren zozketa egin du martxoaren 1ean. Hilabete honetako zozketan Zubizarreta lentzeria dendan banatutako 397.915 zenbakia izan da irabazlea.

Gehiago irakurri
Anboto: orain, aplikazioan  2016-03-09  | Durangaldea

Iturria: anboto.org

ANBOTOk aplikazioen munduan lekua hartzearen aldeko apustua egin du. Tokikomeko beste zenbait komunikabiderekin lankidetzan, eta CodeSyntaxeko kideen laguntzagaz, abentura berri honetan murgiltzea erabaki du ANBOTOk.  Tresna berri hau komunikabide txikien arteko elkarlanaren fruitua da.

Gehiago irakurri
Berbalagunek Hontza museoa bisitatu dute  2016-02-16  | Durangaldea

Iturria: anboto.org

Durangaldeko Berbalagunak egitasmoko kideek Mañariko Hontza natur zientzien museoa bisitatu dute gaur, eta gauza bera egingo dute eguenean, zientziaren munduan murgildu eta aldi berean euskara praktikatzeko helburuagaz.

Gehiago irakurri

Euskararen Txantxangorria, euskararen sinbolo berria: www.euskararentxantxangorria.eus

Gehiago irakurri

Iturria: durangon.com

‘Salerosketak be euskeraz’ ekimenak 2016. urteko lehen iPad elektronikoa zozkatu du urtarrilaren 1ean eta irabazlea Guisasola Altzariak banatutako 302.497 zenbakia izan da. Urteko lehen zozketa bada ere dagoeneko 20 iPad zozkatu dira ekimen honen baitan.

Kanpaina honen arduradunak ordezko zenbaki bat ere atera dute eta berau Andra Mariko kaleko Errekamendi dendan banatuta da. Zenbaki irabazlea agertzen ez bada, 338.313 den ordezko zenbakiak jasoko du iPada.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Koikili aterpetxeak, San Jose Jesuitak ikastetxeak, Kurutziaga Ikastolak eta Anboto Komunikabideak-ek jaso dute aurten Bikain Euskararen Kalitatearen Ziurtagiria.

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo arratsaldean Gasteizko Europa Jauregian. Ekitaldian Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak parte hartu zuten. Guztira, 65 erakundek jaso dute aurten ziurtagiria. Tartean Durangaldeko lau erakundek lortu dute errekonozimendu hori. Koikili aterpetxeak, Kurutziaga ikastolak eta Anboto Komunikabideak-ek Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso dute eta San Jose Jesuitak ikastetxeak zilarrezkoa.

Gehiago irakurri
Euskaraldia

rss Agenda

< Abendua 2019 >
 
 
 
 
 
 
9
10
12
13
14
15
16
17
19
23
24
25
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza