durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS

Iturria: anboto.org

San Antonio-Santa Rita, Jesuitak, Zabalarra, Landako, Nevers ikastetxeko eta Kurutziaga ikastolako 900 gaztetxok flashmoba grabatu dute gaur Korrikaren abestiagaz.

Landako Gunean egin dute flasmoba LH 3-6 mailako ikasleek. AEK, Berbaro euskara elkartea eta Euskal Herrian Euskaraz izan dira antolatzaileak.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Atzo eman zituen lehen pausoak 19. Korrikak eta astelehean helduko da Durangaldera. Elgetatik (Gipuzkoa) Elorriora sartzeagaz batera helduko da euskararen aldeko lasterketa Durangaldera. Datorren astelehenean, martxoak 23, Elorriora 13:05ean helduko dela kalkulatu du AEK-k. Durangaldean hainbat kilometro egin eta gero, Ermutik Eibarrera irtengo da Korrika 17:00 aldera.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan jokatu dute Bertsolari Gazteen sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa. Busturialdeko taldeak irabazi du saioa, eta finalaurrekoetarako txartela.

Gehiago irakurri
Zaldibarren euskeraz  2015-03-16  | Zaldibar

Zure ahotsa inoiz baino garrantzitsuagoa da, erabakiz egizu eta ozen esan

Eta kontuan hartu ahots asko batzeak dakarren indarra

Euskerak behar duen bultzada zinez ematen jarraitu ahal izateko    

 

Judit Fernandezek zuzendutako bideoa.

Gehiago irakurri

Iturria: www.durangon.com

'Salerosketak be euskeraz’ kanpainan martxoaren 1ean zozkatutako hamabosgarren ipad elektronikoa Ana Legorburu Alzagarentzat izan da. Anak  376.335 zenbakia eskuratu zuen Orratz arropa konponketa dendan egindako erosketagatik.

Gehiago irakurri

Iturria: durangon.com

‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hamabosgarren i-pad elektronikoa zozkatu da. Zenbaki saritua 376.335a izan da eta Orratz arropa konponketa dendan banandu da. Ordezko zenbakia, berriz, 382.442a izan da eta Agirrezabal elektrotrenen dendan eman da.

'Salerosketak be euskeraz' kanpaina ITG taldeak antolatutako ekimena da, eta helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.

Gehiago irakurri

Iturria: anboto.org

Iurretan euskararen aldeko  sentsibilizazio kanpaina bat diseinatzeko lehen batzarra egin zuten martitzenean. Udalak aurreikusita dituen ekimenei errepasoa egin, beste herri batzuetako sentsibilizazio kanpainak aztertu, eta Iurretarako ideiak batu zituzten.

Gehiago irakurri

Iturria: zuzeu.eus

BCBL neurozientzien zentroak eta EHUko Euskara Institutuak 5 minitu baino gutxiagotan pertsona batek euskarazko hiztegia zenbateraino ezagutzen duen neurtzeko aplikazio bat abiarazi dute.

Irakurleek euskaraz idatzita dauden hitzak nola prozesatzen dituzten eta hizkuntza horretako lexikoaren ezagutza nolakoa den aztertzeko erabiliko dira ikerketaren emaitzak.

Egin ezazu proba:

hiztegia.bcbl.eu

 

Gehiago irakurri
Txintxaur aisialdi taldea sortu dute  2015-02-25  | Zaldibar

Iturria: anboto.org

Zaldibartarrek kudeaturiko aisialdi talde baten faltari buruzko kezka konpartitzen duten dozena bat gaztek sortu dute Txintxaur Aisialdi Taldea.

Gehiago irakurri
Motibazio saioak Durangaldean  2015-02-20  | Durangaldea

Euskararen erabilera areagotzeko, gazteei Zergatik ez? tailerrak eskainiko dizkie Berbaro Elkarteak Amankomunazgoaren laguntzarekin.

Aurten ere Berbaro Elkarteak Zergatik ez? saioak emango ditu Durangaldeko hainbat ikastetxetan. Proiektuak Amankomunazgoaren laguntza jaso du. Zergatik ez? euskararen erabilera soziala bultzatzeko sentsibilizazio tailerra da. Saioetan hizkuntzekin ditugun harremanei buruz hausnartzen da, eta, horren bitartez, euskararen aldeko jarrera sustatzen da.

Gehiago irakurri
Euskaraldia
Euskaraldia
Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza