durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Abadinoko udalak 2019-2022 aldirako III Euskara Plana onartu du  2019-12-18  | Abadino

Iturria: Abadiñoko Udala

Abadiñoko Udalak onartu egin du 2019-2022 aldirako III. Euskara Plana, datozen lau urteetarako Udalaren hizkuntza politika gidatuko duena. Plan horren barruan aurreikusten da berrogeita hamar bat neurri abiatzea 2020rako euskararen erabilera sustatzeko. 

Mikel Garaizabal alkate eta Euskara arloko zinegotziak azaldu duenez, Euskara Sustatzeko Planak hainbat neurri jasoko ditu, besteak beste, familia esparruan hizkuntzaren transmisioa hobetzeko, haurrak eta gazteak euskara erabiltzera motibatzeko eta kirol eta lan esparrruetan euskararen erabilera sustatzeko. 

Alkateak dei egin die "abadiñar guztiei ausartu daitezen euskaraz hiz egitera, nahiz eta hizkuntza ez menderatu, egiten dena delako beti euskara onena".

Euskara lanaren barruan, eta beste ekintza batzuen artean, 2020an Udalak familiekin lan egingo du ulertarazteko zeinen garrantzitsua den seme-alabei euskaraz hitz egitea, dirulaguntzak ematen jarraituko du Ikasleen Guraso Elkarteei eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz antolatzeko, eta etorkinei harrera egiteko protokolo bat sustatuko du zeinetan euskara gizarteratzeko bide bezala aurkeztuko zaien. Halaber, euskararen erabilera bultzatuko da herriko merkataritzan eta ostalaritzan, eta ludoteka bat sortuko da zeinetan 3-9 urte bitarteko haurrak euskaraz jolastuko diren eskolaorduz kanpo. 

Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko prestatutako VI. Planaren barruan kokatzen da Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin egindako Abadiñoko III. Euskara Plana. Plana prestatzeko, Udalak euskararen egoerari buruzko diagnosi bat egin du, eta bere datuek diotenez Abadiñoko biztanleen %56 euskaldunak dira, %18 "ia euskaldunak" eta %26 erdaldunak. Horrek esan nahi du lau herritarretatik hiru gai direla euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko. Kopuru hori egonkor mantendu da 2006tik 2016ra bitartean, alkateak jakitera eman duenez. 

Etxean, ordea, gaztelania da gehien erabiltzen den hizkuntza (%59); euskararen erabilerak, berriz, behera egin du azken 25 urteetan, eta %23an dago gaur egun. 

Abadiñoko III. Euskara Planak bere baitan hartzen du, baita ere, Udaletxe barruko euskara normalizatzeko plana, neurri zehatzak dituena udal langileen artean euskararen erabilera bultzatzeko. Bereziki azpimarratzen da Abadiñoko Udaleko Euskararen Ordenantza eta Hizkuntza Irizpideak landu eta eguneratu beharra. Egindako diagnostikoaren arabera, Abadiñoko Udaleko plantillaren %65ek betetzen dute postu bakoitzak ezarrita daukan hizkuntza eskakizuna, eta ehuneko horretatik %68k egiaztatuta dute eskatzen zaiena baino profil handiagoa. Bestalde, publikoarekin zuzeneko harremana duten zortzi postuetatik batek bakarrik ez du egiaztatuta lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna. 

Diagnostikoak orobat erakutsi du euskara dela Udalak gehien erabiltzen duen hizkuntza herritarrekin harremantzeko orduan, udaletxera joaten diren hiru lagunetik bik euskaraz hitz egiten baitute; aliz, herritarren erdiek baino gehiagok gaztelaniaz idazten dituzte Abadiñoko udaletxeari zuzentzin dizkioten idazkiak. 

Azkenik, azpimarratzen da bai Ekintza Planarekin eta bai Erabilera Planarekin ezinbestekoa dela kontrol eta ebaluazio lana, etengabeko jarraipena eta aldizkako analisiak eginez. 

 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza