durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Amankomunazgoak argitaratu ditu jada euskara arloko diru-laguntzak  2016-09-20  | Durangaldea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratu berri ditu. Alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten; eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntzak

Diru-laguntza honen azken helburua da eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea. Hala, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten eta enpresa txikitzat (50 langiletik behera) jotzen diren establezimenduek diru-laguntza jasoko dute, 2016an kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jarri badituzte.

Diru-laguntzak honen araberakoak izango dira: euskara hutsez jarriz gero, gastuaren % 50eko diru-laguntza emango da; gehienez ere, 500 euro. Eta, euskaraz eta gaztelaniaz jarriz gero, gastuaren
% 25eko diru-laguntza emango da; gehienez ere, 250 €. Kasu horretan, euskara lehenetsi beharko da, testuaren kokapena eta tamaina baliatuta, eta orria euskaraz irekiko da.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, establezimenduek nahitaez egon behar dute Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herriren batean; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

Diru-laguntza hauek eta aipatutako udalerri bakoitzak eman ditzakeen gainerako diru-laguntzak bateragarriak dira, baina ezin izango da, inolaz ere, gainfinantzaziorik egon.

Urriaren 28an amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Euskara sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzak

Deialdi honen xedea da entitateei edo irabazi asmorik gabeko elkarteei 2016an euskara sustatzeko ekintzak garatzen laguntzea.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu beharko dira; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

Programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Plan Estrategikoan jasotako  esparruren batekin izan beharko dute lotura; hau da, familia bidezko transmisioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta, sentsibilizazioa eta motibazioa arloekin.

Urriaren 6an amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Abuztua 2019 >
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza