durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Amankomunazgoak euskara arloko diru-laguntzak onartu ditu  2016-07-06  | Durangaldea

Amankomunazgoaren azken osoko bilkuran, euskara arloko diru-laguntzak onartu ziren: batetik, euskara sustatzeko ekintzak garatzeko diru-laguntzak; eta, bestetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan, kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzekoak.

 

- Euskara sustatzeko ekintzak garatzeko diru-laguntzak.

Baldintzak:

- Ekintza Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatzea; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

- Honako esparru hauekin lotura izatea: familia bidezko transmisioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta, sentsibilizazioa eta motibazioa.

 

- Errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntza.

Baldintzak: 

- Establezimendua Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herrietan egotea; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

- Euskaraz ondo idatzita egotea.

Oharra: diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde batzuek helburu berberarekin argitaratzen dituztenekin.

Ondo bidean, diru-laguntza bi horien oinarriak eta deialdiak irailean argitaratuko dira.

 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Uztaila 2019 >
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza