durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
B2 mailara arte euskaltegietan ikastea doakoa izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan  2020-02-13  | Durangaldea

Iturria: Naiz

Euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) euskaltegi guztietan, Lakuako Gobernuaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien eta Eudelen arteko elkarlanari esker. B2 maila arteko doakotasuna lortu ahal izateko herri erakunde bakoitzak ekarpen ezberdinak egingo ditu, denen artean 3.928.000 euro jarriz. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 103 euskaltegi daude eta 35.000 ikasle inguruk izena ematen dute ikasturtero. Ikasle guztien %70 inguruk B2 mailan edo beherakoetan ematen dute izena. B2 mailara arteko doakotasuna lortu ahal izateko, azken urteotan zehar herri erakundeek adostasuna bilatu dute bideratzen dituzten dirulaguntza lerro ezberdinak osagarriak izan daitezen, harik eta herritar guztientzat euskara ikastea doakoa izatea lortu arte. Laguntzak jaso eta euskararen ikaskuntza doakoa izateko, ikasleek bi baldintza bete behar dituzte: %75eko asistentzia eta B2 arte dagokien maila gainditzea. 

Berritasuna ezagutzera emateko prentsaurrekoa egin da asteazken honetan, Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, Bingen Zupiria Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkunta Politikako sailburuaren, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidentearen, Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuaren, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasun zuzendariaren eta Lexuri Ugarte Arabako Aldundiko Euskara zuzendariaren parte-hartzearekin.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza