durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Berrizko etxeetan ibiliko da Euskararen Kriseilua  2019-11-08  | Berriz

Iturria: Berrizko Udala

Abian da Berrizko Euskararen Kriseilua egitasmoa. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmo hau Berrizko Udalaren Euskara zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak abiatu dute elkarrekin.

 

6 eta 7 urteko haurrei zuzenduriko ekimena da ( LH1 eta LH2), azaroa hasieran hasi eta Euskararen Nazioarteko Egunera arte luzatuko dena.  Parte-hartzera animatzen diren haurrek Euskararen Kriseilua etxera eramango dute astebetez, euskararen sua piztuta izateko konpromezuarekin. Izen ematea azaroaren 13an amaituko da eta egun horretara arte familiek berriz.kriseilua.eus webgunean edo ikastetxean bertan eman ahalko dute izena.

Kriseilua zaintzeko txandarekin batera, familiaren hizkuntza ohiturak aztertzen dituen galdetegi bat betetzera gonbidatuko dira familiak, euskararen erabilera handitzeko konpromezu ezberdinak hartuz.

Abenduaren 4an hartutako konpromezu horiek guztiaz ospatzeko amaierako ekitaldi bat ospatuko da.

Material osagarria

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza