durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Berrizko udalak herritarrak udalarekin euskaraz egitera gonbidatzeko kanpaina jarri du martxan  2019-10-01  | Berriz

Iturria: Berrizko udala

Zergatik ez dugu tratu bat egiten? Zergatikez dugu gure artean euskaraz egiten? Izenburu hori daraman diptiko batekin, Berrizko udalak gonbitea luzatu die herritarrei udalarekin euskaraz egiteko; eskabideak egitean, telefonotik deitzean, udalak eskainitako ikastaroetan edo batzar batean parte hartzen denean. Udal bulegoetan, Kultur Etxean, Kiroldegian, Ikastetxeetan, Osasun Zentroan…euskara erabiliz, administrazioak euskara gehiago erabiltzea lortzea da helburua.

 

Gainera, onartu barri den erabilera planean, Udalak helburu estrategiko hauek ezarri ditu:

  • Berrizko Udalaren esparru guztietan euskara zerbitzu hizkuntza izango dela bermatzea. Hau da, herritarrek Berrizko udalarekin dituzten harremanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza ofizial bat zein bestea, erabiltzeko eskubidea bermatzea.
  • Beste administrazioekiko harreman hizkuntza, ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan.
  • Euskara, Berrizko Udaleko lan hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, prestakuntza egokiaz baliatuta, progresibotasunez eta etengabe.
  • Berrizko udala proaktiboa izatea eta euskararen erabilera sustatzea herritarren artean.

Material osagarria

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza