durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Durangaldeko Berbalagunek Irakurzale Klubak abiatuko ditu Durangoko eta Berrizko liburutegiekin elkarlanean  2019-12-18  | Berriz | Durango

Iturria: Durangaldeko Berbalagunak

Durangoko eta Berrizko liburutegiekin elkarlanean abiatuko ditu bi herrietan Irakurle Klubak Durangaldeko Berbalagunek. Bietan formatu berdina izango du egitasmoak.

Nori zuzendua: Euskaraz irakurtzeko ohiturarik edo erraztasunik izan ez arren, euskaraz irakurtzeko gogoa duten pertsonei.

Helburuak:

  • Euskaraz irakurtzeko zailtasuna duten horiek animatzea.
  • Euskarazko irakurgaiak irakurtzeko ohitura sortzea.
  • Euskarazko irakurketa erraztea eta gozamenarekin erlazionatzea.
  • Euskal sorkuntza gozamenarekin erlazionatzea.
  • Euskaraz hitz egiteko ohituran sakontzea.

 

 

Euskaraz idatzitako (edo itzulitako) liburuak irakurriko dira erritmo lasaian. Gozamenari emango zaio zentralitatea, eta irakurgaien azterketa literariotik urrun, taldekideen esperientziak eta iritziak konpartituko dira.

  • Durango: urtarrilaren 20an hasi, eta bi astean behin, astelehenetan, Durangoko bibliotekan, 18:00etatik 19:00etara. 
  • Berriz: urtarrilaren 22an hasi, eta bi astean behin, asteazkenetan, Berrizko  liburutegian, 18:00etatik 19:00etara

Taldeak martxan jarri eta gero saioak ordu eta erdira luzatzeko aukera egongo da, parte-hartzaileen arabera. 

Parte hartzea doakoa da. 

Informazio gehiagorako:

  • Whatsappa: 639 400 786
  • Helbide elektronikoa: durangaldea@aek.eus

Material osagarria

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza