durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Etorkinei euskara eta euskal kultura hurbiltzeko lanean dabiltza Elorrioko Udala eta AEK   2020-02-20  | Elorrio

Iturria: Anboto

18 eta 45 urte bitarteko hogei emakume, zaintza lanetan dabiltzanak, euskara ikasten dabiltza Elorrion, udalari eta AEKri esker. Senegaletik, Boliviatik, Eduadorretik, Marokotik, Aljeriatik eta Errumaniatik Elorriora etorritako emakumeek euskarara hurbiltzea dute helburu.  

AISA ikastaroek 60 orduko iraupena dute, baina antolatzaileek azaldu dutenez, ondoren euskaltegian jarraitzea da emakumeen aukeretako bat. "Hurbilpen ikastaroa amaitzean euskaltegian bertan geratzea izango litzateke helburua, horrela euskalduntze-prozesuarekin jarraitu dezakete", azaldu du Izaskun Gisasola AEK-ko kideak.  

Hainbat parte-hartzailek ikastaroa "labur" gelditzen zaiela esan dietela, eta luzatzeko proposamena luzatu dietela jakitera eman du Elorrioko Udalak. "Guretzat oso garrantzitsua da bai emakumeen jabekuntza lantzea bai gure hizkuntzara eta gure kulturara hurbiltzeko aukera eskaintzea ere, horregatik eskaini diegu jarraitzeko aukera", esan du Jesus Maria Guridik, euskara zinegotziak. 

Parte-hartzaileak pozik

Elorrioko taldeko emakumeak ikastaroa "asko gustatzen zaiela" eta orain elkar euskaraz agurtzen dutela aitortu dute. "Hasieran beldurra eta lotsa ematen zidan hitz egiteak, jendeak barre egingo zidalakoan; baina orain hasi naiz egun on eta arratsalde on esaten", aitortu du Juana Quispe boliviarrak. 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza