durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Euskara Arloko Diru Laguntzak 2019  2019-03-12  | Durangaldea
 
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak euskara, kirolak eta gizarte arloko diru-laguntzen deialdiak argitaratuko ditu. 

Euskara arloan, alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jar ditzaten eta, bestetik, irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek euskara sustatzeko ekintzak gara ditzaten. 

 

Kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru-laguntzak:

Helburua eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da. Horretarako, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten 50 langiletik beherako enpresa txikiek diru laguntza jasotzeko aukera izango dute kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jartzearren. Guztira 3.000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetarako eta onuradunek, gehienez 500€ jaso ahal izango dituzte.

Eskariak aurkezteko epea 2019ko irailaren 27an amaituko da. 

Deialdiaren oinarriak eta dokumentazioa: https://labur.eus/U9rsV  

Euskara sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzak:

Deialdi honen xedea da entitateei edo irabazi asmorik gabeko elkarteei 2019an euskara sustatzeko ekintzak garatzen laguntzea da. Diru-laguntza jaso ahal izateko, programak edo ekintzak Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu beharko dira; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. Guztira 8.000€ bideratuko dira diru-laguntza hauetara.

Eskariak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 3an amaituko da. 

Deialdiaren oinarriak eta dokumentazioa: https://labur.eus/OxAJk 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Iraila 2019 >
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
16
17
18
19
21
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza