durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Euskara arloko dirulaguntza deialdiak argitaratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak  2019-12-19

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu ditu 2020.urteko euskara arloko dirulaguntza deialdiak (BAO. 242. zk. 2019, abenduak 19. Osteguna) 

Aurten berrikuntza bat izan da Aldundiak enpresa munduan eta lan arloan euskara sustatzeko ematen dituen dirulaguntza deialdian. Orain arte, euskararen erabilera sustatzeko planak lagundu izan dira diruz, baina orain, laguntza horiez gainera, beste dirulaguntza batzuk ere emango dira, lantokietan lanbide-prestakuntza euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuak finantzatzeko. 

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 2tik urtarrilaren 31ra izango da eta eskabideak BFAren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.

Deialdiak:

187/2019 FORU DEKRETUA: 2020ko ekitaldian euskararen erabilera sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntza deialdiai, udal erakunde autonomoei eta mankomunitateei zuzendutakoa.

188/2019 FORU DEKRETUA: 2020ko ekitaldian euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan egon dadin ekoizkinak egiteko dirulaguntza deialdia, Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza sozietateei, kooperatiba-sozietateei, irabazi-asmorik gabeko petsona juridiko pribatuei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei zuzendutakoa.

189/2019 FORU DEKRETUA: 2020KO ekitaldian euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntza deialdia, merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei zuzendutakoa.

195/2019 FORU DEKRETUA: 2020ko ekitaldian euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntza deialdia, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei zuzendutakoa.

 

 

Material osagarria

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza