durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Euskara Eskura Txartela  2016-06-10

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat
da. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturteko lehenengo deialdian A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.

Hiru Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.

 

NOIZ ETA NON ESKATU?
2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.


NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?
Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.


TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK
Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016ko
urriaren 14ra arte. Onuradunak behin bakarrik erabili ahal du Euskara Eskura Txartela. Hortaz, ziurtatu behar du matrikula egiten duen euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan
bakarrik erabiltzen duela.


INFORMAZIOA
www.bizkaia.eus/euskaratxartela.

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Uztaila 2019 >
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza