durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz onartu du euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko Plan bat  2019-12-26

Iturria: Irekia Eusko Jaurlaritza

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana 2020-2023, xede duena euskara lan-munduan sustatzea, arlo publikoan zein pribatuan. 

Plangintzak euskara lan-munduan sustatzea du helburu, arlo publikoan zein priabatuan eta estrategikoak izan daitezkeen eskualde multzoak zehazten ditu:                                                                alde batetik, EAEko hiriburuak eta Behe Bidasoa, eta, bestetik, Durangaldea eta Deba zein Oria ibaien arroak. 

Planak Eusko Jaurlaritzan eta Jaurlaritzaz kanpoko beste erakunde eta entitateetan egindako gogoetan du oinarri, eta era askotako estrategiak bideratuko ditu lau helburu nagusi lortzeko: euskararen ezagutza lan-munduan indartzea, langileen erabilera bultzatzea, kontsumitzaileen eskubideak hobeto betetzea eta, laugarrenik, entitateen eta kontsumitzaileen aktibazioa sustatzea. Planak 2023rako "helmugak" zehaztu ditu, adierazle zehatzen bidez neurgarriak direnak (horietatik 10 lehenentsi ditu).

Helburuak

Planak bi motatako helburuak bereizten ditu. Lehenik eta behin, azken helburuez hitz egiten da, alegia, plangintzaren bidez lortu behar diren helburu orokorrez:

- Euskararen ezagutza

- Euskararen erabilera 

- Hizkuntza eskubideak

- Gizartearen aktibazioa

Lau helburu horien betetze maila neurtu ahal izateko, 2023rako helmugak zehaztu dira Planean, helburu bakoitzari dagozkion adierazleak lotuz. 

Bestale, lanak azken helburu horiek lortzeko landu beharreko elementuak aipatzen ditu: eragileak (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritzeko gainontzeko sailak, beste erakunde publikoak, enpresak, langileak, aholkularitza-sektorea); tresnak (legedia, dirulaguntzak, ziurtagiriak, komunikazioa eta sentsibilizazioa, sareak, foroak, ikerketa); arlo gitltzarriak edo lehenetsi beharrekoak (hizkuntza-paisaia eta ingurune digitala, zerbitzu hizkuntza, gaitasuna, gizartearen aktibazioa, aukerak zabaltzea). Hortik atera dira planak bete nahi lituzkeen helburu estrategikoak, azlatzen dutenak azken helburuak lortzeko bidea:

Eremu estrategikoak

Bestalde, euskara lan-munduan sustatzeko estrategikoak izan daitezkeen eskualde multzoak zehazten ditu. 

Lehen multzoa: EAEko hiru hiririburuen eskualdeak (Bilbo Handia, Donostialdea eta Gasteizko ingurunea) eta Behe Bidasoa. 

- Bigarren gune soziolinguistikoko guneak (euskaldun kopurua % 20 - % 50 artean)

- Zerbitzuen sektoreak pisu handia du, eta baxuagoa industriak

- EAEko establezimenduen eta enpleguaren hiru laurden biltzen dute guztira.

- Enpresa txikiak dira gehienak, baina saltoki handiek eta frankiziek pisua hartu dute.

Bigarren multzoa: Durangaldea Bizkaian eta Deba zein Oria ibaien arroak Gipuzkoan (Debabarrena, Debagoiena, Tolosaldea eta Goierri).

- Hirugarren gune soziolinguistikoko guneak (euskaldun kopurua % 50 baino gehiago eta % 80 baino gutxiago).

- Industriak pisu handia du.

- EAEko enpleguaren % 15 biltzen dute guztira.

- Tamaina handiko zenbait enpresa daude.

 

Material osagarria

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza