durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Garaiko toponimia mapa berritzeko ikerketa beka ipiniko du martxan udalak  2020-02-04  | Garai

Iturria: Anboto

Ikerketaren bidez, Garaiko etxe, baserri, mendi, bide, erreka eta auzoen izendegia "jaso, zaindu eta normalizatu" gura du udalak. Izan ere, indarrean dagoen toponimia-mapa 2008ko da. "Zenbait akats ditu", eta ondorioz, "zaharkituta" gelditu da udal iturrien esanetan. 

Bekarako baldintzak Garaiko Udalaren web orrian zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ipiniko dituzte kontsultagai, besteak beste. 

Aurtengo aurrekontuen diru-partidetako bat da ikerketa beka, eta trukean 2.250 euro jasoko ditu onuradunak. Ikerketara edozein norbanako aurkeztu ahal izango da, betiere, deialdian markatutako baldintzak betetzen baditu.

Aurkeztutako proiektuak epaimahai batek ebaluatuko ditu. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako kide batek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak izendaturiko ordezkari batek, Gerediaga Elkarteko ordezkari batek eta Euskaltzaindiako ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.

Halaber, udal iturriek aurreratu dutenez, Garaiko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hizarmena izenpetuko dute. 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza