durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
GUKAk Durangoko euskalgintzaren inguruko gogoeta antolatu du ekainaren 8rakotzaren   2019-06-08  | Durango

Iturria: Anboto eta Berbaro Elkartea

‘Euskararen aldeko indarrak biderkatuz’ titulua izango du zapatu honetan Pinondon egingo den saioak.

GUKA euskaltzaleen bilgunetik Durangoko euskaltzale guztiak gonbidatu gura dituzte, denen artean egoeraren irakurketa bat egin eta bihar-etzi Durangon euskaraz bizitzeko izango diren erronkei buruz berba egiteko. 

 

Durangon euskalgintzan diharduten hainbat eragilek sortutako Guka taldea da ekimenaren bultzatzailea. "Jardunaldiaren helburua Durangoko euskalgintzaren jardunari buruz eztabaidatzea da. Nondik gatozen ikusi eta aurrera begirako erronkak identifikatu gura ditugu", azaldu dute Gukako kideek. Euskalgintzan zein aliantza sortu daitezkeen eta zein dinamika parte-hartzaile ipini behar diren martxan eztabaidatuko dute.

Gogoeta egiteko euskalgintza munduan antolatutako kideez gain Durangoko herritar euskaltzaleak bertaratzea eta ahalik eta iritzi gehien jasotzea garrantzitsua dela azpimarratu dute. 

Eguna: Ekainak 8, larunbata

Ordua: 10:00

Lekua: Pinondo Etxea

Egitaraua ikusteko, klikatu HEMEN

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia
Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza