durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Hartutako konpromisoarekin tinko  2017-05-10  | Durangaldea

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzuak kirolean eragiteko kanpaina abiarazi du, eskualdeko udalerriekin batera. 

Duela hiru urte eskualdeko udalek eta kirol-taldeek, Amankomunazgoak bultzatuta, banako hitzarmenak sinatu zituzten, euskaraz egiteko konpromisoa hartzeko. Honakoan, berriz, konpromiso horri tinko eutsi diotela erakutsi gura izan dute. Izan ere, jarduera fisikoa gazte nahiz helduen aisialdiko ekintza nagusietakoa da, eta garrantzitsua da kirola euskararekin uztartuta agertzea.

Eskualdeko hainbat taldek parte hartu dute kanpainan, eta Amankomunazgoak esker ona adierazi nahi die, euren argazkiak lagatzeagatik eta euskararekiko erakutsi duten konpromisoagatik.

Asko izan dira jasotako argazkiak, eta ondorioz, ezin izan dira guztiak kartelean jarri. Edozelan ere, guztiak ikusgai daude lotura honetan. Horrez gain, kartelak eskualdeko kirol-instalazioetan jarriko dira, euskara eta kirola eskutik doazela aldarrikatzeko.

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Iraila 2019 >
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
16
17
18
19
21
23
24
28
29
 
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza