durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Irailaren 10etk 18ra izango da Iurretako Herri Bibliotekaren ekintzetan parte hartzeko izen ematea  2019-09-06  | Iurreta

 

Iurretako Herri Bilbiotekak literaturaz eta euskaraz gozatzeko eskaintza zabala prestatu du 2019-2020 ikasturterako. 

Ikasturte osoko iraupena izango duten programetan parte hartzeko izen ematea datorren irailaren 10etik 18ra bitartean egin beharko; izan ere, plazak mugatuak dira. Ekintza guztiak doakoak izango dira.

Eskaintza laburrean

  • Azalerako ipuinak: 0 eta 3 urte bitarteko haurren irakurzaletasuna lantzeko txokoa. Abesti, ipuin, hitz joko, poema eta masajeez baliatuz, literaturaren mundurako hurbilpena landuko da. Bi hilabetean behin egingo da.
  • Mintzoan kuxkux: 3 eta 7 urte bitarteko haur eta beraien gurasoek literaturaz elkarrekin gozatzeko gunea da. Hilean behin izango da.
  • Paperezko hegoak: 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa. Irakurketarekin ondo pasatu nahi duen irakurle taldea, euskarazko literatura irakurri eta komentatzen duena. Hilean behin batuko da.  
  • Irakur lagunak: Haurren irakurketa ikasketan interesatuta dauden guraso eta hezitzaileei zuzendutako egitasmoa. Hilean behin batuko da
  • Euskarazko irakurketa kluba: Euskarazko liburuak irakurri eta komentatzeko taldea. Hilean behin batuko da 

Informazio gehiagorako, sakatu hemen

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza