durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Irailaren 9tik 20ra zabalduko da Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekako ekintzetan parte hartzeko izen ematea  2019-09-06  | Durango

Aurten ere ekintza proposamen zabala dakar Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak 2019-2020 ikasturtean literaturaz eta euskaraz jarduteko.

Egitasmo ezberdinetan izena emateko epea irailaren 9an hasi eta irailaren 20an bukatuko da. Plaza kopurua mugatua izango da; hori horrela, jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. 

 Ekintza guztiak doakoak izango dira

  

Haurrei zuzendutako ekintzak

  • Azalerako ipuinak: 0 eta 2 urte bitarteko haurren irakurzaletasuna lantzeko txokoa. Abesti, ipuin, hitz joko, poema eta masajeez baliatuz, literaturaren mundurako hurbilpena landuko da. Urritik maiatzera egingo da, guztira 8 saio
  • Haurrentzako irakurketa klubak: 3 eta 12 urte bitarteko haur eta beraien senitartekoei zuzendutako egitasmoa da, irakurzaletasuna suspertzea eta liburuekiko atxikimendua sortzea helburu duena. Urritik maiatzera egingo da, guztira 8 saio
  • Jolastu, ikertu, galdetu eta pentsatu!: filosofia tailer honen helburua, bizitzako garai bakoitzaren berezko aberastasunetik abiatuz, bakoitzaren kezken, zalantzen zein harridura sortzen digunari buruz elkarrekin hausnartzea da. Urritik martxora egingo da, guztira zortzi saio. 

Helduei zuzendutako ekintzak

  • Euskarazko irakurketa taldea: euskarazko liburuak irakurri eta dinamizatzaile baten laguntzaz komentatzeko taldea. Urritik martxora bitartean egingo da eta taldea hilean behin batuko da, asteazkenetan

 

Informaizo gehiagorako sakatu hemen

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza