durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Iurretara lehenengoz datozen atzerritarrek lehen hartu-emana euskaraz izan dezaten liburuxka kaleratu dute  2020-01-23  | Iurreta

Iturria: Anboto

Atzerritik Iurretara lehenengoz datozen herritarrei harrera egiteko liburuxka kaleratu du udalak. Herriari eta eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa batzen du argitalpenak, euskara erabiliz lehen hizkuntza moduan. 

Gaztelaniaz ere jaso dute baliogarria izan daitekeen informazioa, eta, Iurretan erreferente diren jatorrizko hizkuntzei ere eman zaie lekua: frantsesa, ingelesa, arabiera eta errumaniera.

 

Iurretan erroldatzera datozen atzerritarrei emango zaie liburuxka, herriagaz lehen hartu-emana euskaraz izan dezaten. "Kanpotik datorren edonor etxeko sentitu daiten baliabide bat izan gura du liburuxka honek, Iurreta anitza, kolore askotarikoa eraikitzeko bidean", azaldu du Zorione Fundazurik, Kultura zinegotziak. Momentuz 100 ale kaleratu dituzte. 

Iurretan erroldatutako biztanleriaren %7 da atzerritarra, Fundazurik azaldu duenez. "Joan-etorrian ibiltzen den biztanleria da, baina, bertan gelditzeko joera ikusi dugu azken urteetan. Batez ere, Marokotik, Malitik, Ghanatik eta Senegaletik etorritakoak dira; gero, Europa ekialdeko herrialdeetatik". Hori hartu dute kontutan jatorrizko hizkuntzak aukeratzerako orduan. 

Erraz ulertzeko moduan

Informazio guztia modu grafikoan eta errez ulertzeko eran antolatu dute Itxaso Garamendik, Gizarte Ongizatea eta Berdintasun zinegotziak argitu duenez. Aurkezpen moduan eta ongietorria emateko, gaineratu duenez. Hartara, kokapen geografikoa, erroldari buruzko informazioa eta gizarte ongizateari, osasun zerbitzuei eta herritarrentzako arreta zerbitzuari buruzkoa batu dute. Hezkuntza, euskara, kultura, aisia eta kirola ere landu dituzte, baliogarri izan daitezkeen helbide eta telefonoak batuz. Azken orrialdeetan, hiztegi txiki bat ere badago sei hizkutnzatan. 

Euskara planaren barruan garatu da ekimen hau eta Elhuyarren aholkularitza izan dute. Elhuyarreko Olatz Larrañagak azaldu duenez, "liburuxka modu sintetiko eta bisualean egituratu gura izan dugu, informazio guztia eskura egoteko. Informazioa erraz topatzeko koloreak erabili ditugu". Fundazurik nabarmendu du herrian dauden beste herrialde batzuetako elkarteen ekarpenak jaso dituztela argitalpena osatzeko. Komunitate islamikoa batzen duen Durangaldeko Axura elkarteko presidentea den Abdelghani Aboubik "egindako lan handiagatik" eskerrak eman ditu. "Oso garrantzitsua da egin den lana, eta horretan prate hartu duten guztiei eskerrak eman gura dizkiet", nabarmendu du.  

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza