durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Manariko Udalak gazteentzako aisialdi proiektu bat abiatuko du Katalamixon Elkartearekin batera   2020-01-14  | Manaria

Iturria: Mañariako Udala

Mañariko Udalak, Katalamixon Aisialdi Elkartearekin batera, "Gaztion Zeresana, Mañariko Gaztion aisialdi proiektua" jarriko du martxan aurten. Egitasmoa urtarriletik abendura bitartean egingo da, eta hilean ekintza bat proposatuko da, 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutakoa. Era berean, parte-hartze soziala bultzatu asmoz, 14 eta 16 urte bitarteko gazteek laguntzaile moduan jardun ahalko dute, beti ere, hezitzaileekin batera. 

Lehenengo hitzordua datorren urtarrilaren 26an izango da, goizeko 11:00etan. 

Izen ematea udaletxean edo liburutegian egingo da eta 5€ko fiantza ordaindu beharko da, gero itzuliko dena. Ekintzan parte-hartu ezin bada, 48 ordu lehenago abisatuta ere, fidantza itzuli egingo da. Urte hasieran baimen bat beteko dute ume bakoitzaren gurasoek; baimena behin beteta, hurrengo ekintzetan izena ematearekin nahikoa izango da.  

Gazteek herrian bertan ohikoak ez diren beste aukera batzuk izan ditzaten nahi da alde batetik; eta bestetik, nagusiagoak diren gaztetxoek ere aukera izan dezaten proiektu honetan "laguntzaile" moduan aritzeko. 

Proiektuaren bidez adin ezberdinetako gazteen arteko harremanak indartuko dira eta aisialdi hezitzaileaz gozatu ahal izango dute. Balore hezitzaileetan oinarritutako aisialdia izatea eta gaztetxoak parte-hartze sozialera bultzatzea dira proiektuaren helburu nagusiak. 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza