durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Topaldiaren 18. edizioa ospatuko da otsailaren 6an  2020-01-31  | Durangaldea

Iturria: Euskaltzaleen Topagunea

2020ko otsailaren 6an izango da Topaldiaren edizio berria, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan. Oraingoan, antolakuntza ereduen inguruko gogoetak ardaztuko du jardunaldia, eta helburu bikoitza dakar: alde batetik, euskaltzale autoeratuen tokian tokiko antolakuntza ereduak ezagutzeko abagunea eskainiko du; beste alde batetik, etorkizunera begira baliozkoak izan daitezkeen ereduen inguruan elkarrekin pentsatzeko espazioa sortzea du asmo. 

Urtarrilaren 31ra arte edo aretoko edukiera betetzen den arte egongo da zabalik Topaldian izen emateko aukera. 

Jardunaldian Euskal Herriko hainbat esperientziaren berri jasotzeko aukera egongo da, protagonisten ahotik, zuzenean. Tokian tokiko hizkuntza komunitateetan funtzionatzen ari diren esperientziak mahairatuta, antolaketa eredu bakoitzak gizarte aktibaziorako dituen gakoak aletzea da Topaldiaren asmoa. 

Egitaraua online kontsultatzeko sakatu hemen

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Martxoa 2020 >
 
 
 
 
 
 
16
17
19
20
22
23
24
26
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza