durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Zabalik dago oraindik amankomunazgoaren kanpoko errotuluak eta webguneak euskaratzeko dirulaguntza deialdia  2019-07-03  | Durangaldea

Martxoan argitaratu zuen Amankomunazgoak kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru laguntza deialdia eta epea zabalik dago oraindik: interesa duten enpresek irailaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera.

 

Martxoan argitaratu zuen Amankomunazgoak kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru laguntza deialdia eta epea zabalik dago oraindik: interesa duten enpresek irailaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera.

Eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da deialdi honen helburua. Horretarako, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten 50 langiletik beherako enpresa txikiek diru laguntza jasotzeko aukera izango dute kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jartzearren.

Diru-laguntzak jaso ahal izateko, establezimenduek nahitaez egon behar dute Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzua osatzen duten herriren batean; hau da, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Euskarriak euskara hutsean jartzen dituzten enpresek gastuaren %50eko diru laguntza jasoko dute (gehienez 500€); euskaraz eta gaztelaniaz jartzen dituztenek, berriz, gastuaren %25ekoa (gehienez 250%). Kasu horretan, euskara lehenetsi beharko da errotuluko testuaren kokapen eta tamainaren bidez zein euskara orrialdearen lehen hizkuntzatzat ezarriz.  

Informazio gehiagorako: Amankomunazgoaren webgune nagusia (www.mdurango.org) edo Euskara Zerbitzuko telefonoa 94 627 86 40

 

Herriak

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza