durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Albisteak

RSS
Zaldibarko Gaztelekuak irailaren 13an emango dio hasiera ikasturte berriari  2019-09-06  | Durangaldea | Zaldibar

Datorren irailaren 13an hasi eta uztailaren erdialdera arte, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitarau zabala eskainiko du Zaldibarko Gaztelekua. 

Bariku, zapatu eta domeketan izango da hitzordua eta astebururo proposamen desberdinak landuko dira: ikastaroak, irteerak, lehiaketak... eta askoz gehiago! 

Euskal giroan jolastu, ikasi eta ondo pasatzeko txokoa da gaztelekua; hori dela eta, euskaraz jardutea da parte hartzeko baldintza bakarra.  

Informazioa laburrean:

  • Noiztik nora: irailaren 13tik uztailaren erdialdera
  • Egunak: bariku, zapatu eta domekak
  • Ordua: arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara
  • Non: Gaztelekuan Olazar futbol zelai zaharrean
  • Nori zuzenduta: 12 eta 16 urte bitarteko gazteei
  • Prezioa: dohainik

Animatu eta parte hartu!

atzera

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza