durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Euskaraz bizi

Durangaldeko Berbalagunak

ZER DA BERBALAGUN?

Euskaraz bizi nahi dutenei zuzendutako aukera da. Edonork har dezake parte: euskaldun osoak, etxean edota kalean norekin praktikatu ez dutenak, giro euskaldunean integratu nahi dutenak,  ikasleak, ikasi nahiz praktikatu nahi dutenak... Aukera zabala daukagu horretarako. Edonon, edonoiz, edonorekin... kalean, tabernan, dendan, kiroldegian, eskolan, parrandan...euskaraz LOTSA BARIK hitz egitea da.

Berbalagunek, hasieratik izan du lekuko erakundeen babesa. Durangaldeko udalak eta Amankomunazgoa dira egitasmoaren babesle nagusiak.

 

ZERGATIK BERBALAGUN?

Gure herriko hizkuntza ikasi eta normaltasunez erabiltzea posible egiten dugulako, inolako kosturik eta esfortzu handirik suposatu gabe. Giro alaia eta naturala ziurtatuta dago. Gainera, ez dago ordutegi arazorik, zeuk erabakitzen duzu noiz eta nola.

 

PARTE HARTZEKO HAINBAT AUKERA

Berbataldeak: Euskaraz aritzeko konfiantzazko gune lasai eta askeak dira. Euskaraz PRAKTIKATU nahi duenak espazio gozo eta atsegina dauka. Eta euskaraz BIZI nahi duenak lagun berriak ezagutu eta herriko euskaldunen sarea indartzeko aukera dauka. 

Gurasolagun: gurasoek elkarrekin konpartitzen dituzten momentu eta guneetan euskararen erabilera sustatzeko mintzataldeak

Irakurzale klubak euskaraz: irakurzale klubak irekiak dira, eta bertan irakurritako liburuen inguruko iritziak partekatuko dira: gaiak, liburuaren estiloa eta pertsonaiak... Ahal den heinean, idazlearekin berarekin batzeko aukera ere egongo da. 

Mendilagun: mendia gustuko duten eta euskaraz gehiagotan egin nahi duten pertsonei zuzendutako egitasmoa da. Larubatetan elkartu eta ibilbide laburrak egiten dira; noizean behin, ibilbide luzeagoak ere antolatzen dira. Euskara praktikatzeaz gain, paraje ederrak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea. 

Mintzodromoa: Euskara ikasle, irakasle, euskaldun zahar eta berri, gazte eta zahar... guztiak elkartu eta euskaraz eta lagun giroan momentu atsegina igarotzeko aukera eskaintzen du mintzodromoak. 

Berbalagun Txartela: Euskara praktikatzeagatik hainbat abantaila eskaintzen dituen txartela (ikuskizuneatan, harpidetzetan....)

Bestelako eskaintza: hitzaldiak, ikastaroak, antzerkiak....

 

NON ETA NOLA EMAN IZENA?

Eman izena Internet bidez edo jarri harremanetan:

Helbide elektronikoadurangaldea@aek.eus

Telefono zenbakia: 639400786

Bloga: www.durangaldea.blogspot.com

 

DURANGALDEKO BERBALAGUNEN ESPERIENTZIAK

Albisteak

atzera
Euskaraldia

rss Agenda

< Abuztua 2020 >
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza