Zer da:
Euskara erabiltzea sustatzeko jolas dinamizazio programa parke eta eskoletan.
Hartzaileak:
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko udalerrietako 3-5 urte bitarteko umeak eta beraien familiak.
Saioak: 30 saio guztira
- Abadiño: 4 saio - Durango: 9 saio - Izurtza: saio 1
- Atxondo: 2 saio - Elorrio: 4 saio - Mañaria: 2 saio
- Berriz: 3 saio - Iurreta: 2 saio - Zaldibar: 3 saio
Egutegia:
Programa ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan garatuko da, irailetik azarora bitartean
Iraupena:
Saioak taldeka egiten dira eta bakoitzak ordubeteko iraupena du
Helburua:
Eskolatik kanpo zein eskolan bertan gurasoek eta umeek euskara erabiltzeko guneak sortzea eta elikatzea.
Helburu zehatzak:
- Familiei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea.
- Eskolatik kanpo zein eskolan bertan, gurasoen, aiton-amonen, zaintzaileen eta umeen artean euskaraz egiteko guneak sortzea eta elikatzea.
- Jolasaren bidez, euskaraz bizi nahi duten familiek kalean euskaraz egitea lortzea.
Justifikazioa:
Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Nabarmentzekoa da jolasaren bitartez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela eta horrek berebiziko garrantzia dauka hizkuntzaren normalizazio prozesuan; izan ere, beharrezkoa da euskarak bizitzaren arlo guztietan presentzia izatea, baita olgetan ere. Zentzu horretan, guraso euskaldunek, sarritan, ez dute behar adina baliabide seme-alabekin kalean edota etxean euskaraz egiteko. Bada, egitasmo honekin euskaraz jolasteko baliabideak eskaini nahi zaizkie familiei, erdal erregistroetara jo beharrik izan ez dezaten. Euskaraz jolas egiten ondo pasatuko dute familiek, gustura sentituko dira, eta jarduera dibertigarriekin lotuko dute euskara.
Metodologia:
Metodologia dinamikoa izango da eta oinarria parte-hartzea eta elkarlana izango dira, haurrek eta helduek elkarrekin jolastuz ikasiko dituzte olgetak. Honako ezaugarriak izango ditu:
- Parte-hartzailea eta dinamikoa
- Parekidea, ez sexista eta ez baztertzailea
- Elkarlanean oinarritua
- Ulerkorra, arrazionala eta aktiboa
- Hezitzailea
- Zehatza
- Esanguratsua eta pratikoa
Partaide bakoitzari euskaraz jolasteko baliabideak emango zaizkio.
Egutegia
Albisteak
atzeraEuskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA
Telefonoa: 94 627 86 40
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna