durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Herriak

Durango

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak Familian Euskaraz Olgetan programa garatuko du 2019-2020. ikasturtean jolasaren bidez euskararen transmisioa lantzeko  2019-09-23  Durangaldea | Abadino | Atxondo | Berriz | Durango | Elorrio | Iurreta | Izurtza | Manaria | Zaldibar
 
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Berbaro Elkartearen bitartez, berriro jarriko du martxan Familian Euskaraz Olgetan programa. Egitasmoak 2013. urtean hasi zuen bere ibilbidea eskualdean eta, geldialdi txiki baten ostean, atzera ekingo dio bideari 2019-2020 ikasturte hasieran.
 
Jolasaren bidez euskararen familia transmisioa lantzea da programaren helburu nagusia. Hori ipar hartuta, euskaraz jolasteko baliabideak eta euskara erabiltzeko guneak eskaini nahi dizkie egitasmoak familiei. Horretarako, jolas dinamizazio saioak egingo dira parke eta eskoletako jolastokietan.
 
Ekimena 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei dago zuzenduta. Ordubeteko saio ludikoak izango dira, metodologia dinamikokoak. Euskara bizipen positiboekin lotu eta haur eta helduek elkarrekin ikasiko dituzte olgetak.

Familian Euskaraz Olgetan 2019-2020. ikasturtean

Familian Euskaraz Olgetan irailaren 25ean hasi eta azaroaren erdialdera arte egongo da marxan. Guztira 30 saio egingo dira Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuko kide diren herrietan: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarren. 

Parte-hartzea doakoa izango da, baina saio bakoitzeko plazak mugatuak direnez, komenigarria da aldez aurretik izena ematea. 

Informazio gehiagorako sakatu hemen

Material osagarria

atzera
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza