durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Herriak

Izurtza

Durangaldeko 77 kirol-elkartek sinatu dute euskara sustatzeko hitzarmena  2014-11-27  Durangaldea | Abadino | Atxondo | Berriz | Durango | Elorrio | Iurreta | Izurtza | Manaria | Zaldibar

"Euskara eta kirola eskutik" egitasmoaren baitan, Durangaldeko hainbat kirol-elkartek eta guraso-elkartek hitzarmenak sinatu dituzte Udalekin, kirol-jardueretan euskararen erabilera bultzatzeko. Pasa den eguaztenean, egitasmoan parte hartu duten elkarteak batu ziren San Agustinen ospatu zen galan.

Kirol-elkarteetan eta eskola-kirolaren alorrean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, “Euskara eta kirola eskutik” ekimena jarri dugu abian Durangaldeko udalerrietako euskara zerbitzuek, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan. Proiektuan honakoek hartu dute parte: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarreko Udalek eta herri horietako kirol-elkarteek eta guraso-elkarteek. Udalen eta elkarteen artean hitzarmenak sinatu dituzte kiroletan euskararen erabilera bultzatzeko.

Guztira, 77 kirol-elkartetako ordezkariek sinatu dute hitzarmena. Kirol-jardueretan euskara bultzatzeko konpromisoak hartu dituzte; eta, horiek betetzeko, udaletako euskara zerbitzuen laguntza teknikoa jasoko dute. Hiru hitzarmen mota daude, eta sailkapena taldeetan euskarak bizi duen egoeraren arabera egin da. Durangaldean praktikatzen diren kirol guztietan euskara presente egotea da jomuga, bakoitzaren abiapuntua desberdina izanik ere.

Atzo Durangaldeko hainbat kirolari eta kirolzale hurbildu ziren San Agustinera. Asier Aranguren ibili zen aurkezle lanetan, eta, besteak beste, Durangaldeko hiru kirolari ospetsuri egin zien elkarrizketa: Itsaso Gartzia, Unai Uribarri eta Ibai Zabalari, hain zuzen ere. Kirola euskaraz bizi eta gozatzen dute hirurek, eta euren testigantzak eta pasadizoak entzuteko aukera izen genuen.  Ekitaldi amaieran, hitzarmena sinatu dutenei diploma bana banatu zitzaien.

Aurrerantzean, eskola-kirolak eta kirol-elkarteek euskara zerbitzuekin lanean jarraituko dute, kirola eta euskara uztartuta egon daitezen.

 

Gai honen inguruan prentsan argitaratu diren artikuluak:

anboto.org

www.durangon.com

atzera
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Urria 2019 >
 
3
10
12
13
16
18
19
21
26
27
31
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza