durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Herriak

Zaldibar

'Jende desegokia' bere bigarren nobela kaleratu du Gaizka Zabartek  2015-04-23  Zaldibar

Iturria: anboto.org

Bere bigarren liburua aurkeztu du Gaizka Zabartek (Zaldibar, 1960). 2011ko Zaharrak ez zuen hil nahi liburua bezala, Bilbon kokatuta dago Jende desegokia.

2012. urtean hasi zen Zabarte Jende desegokia idazten, eta urtebete baino gehiagoko lanaren emaitza da. Peter Zuazo protagonistak jasotzen duen gonbidapen bat da nobelaren abiapuntua: Desegokien Elkarteak antolatu duen topaketa batean parte hartzeko gonbita. Elkarte horretako pertsonen eta Zuazoren bizitzak gurutzatzen direnean sortzen diren gorabeherak kontatzen ditu nobelak, eta badago atzera begirako zati bat ere: orainaldian eragina duten 1980ko hamarkadako gertakari batzuk kontatzen dira nobelaren beste parte batean.

Pertsonen arteko hurbiltze eta urruntzeak, amodio eta desmodio kontuak, mendekua, botere harremanak, pertsona taldeen artean sortzen diren gatazkak... Horiek guztiak jorratzen ditu Zabartek nobelan.
Postari eta idazle izandako Zuazogaz batera, Odile Mores emakumezkoa da Jende desegokia laneko beste protagonista.

Herriak

atzera
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia
Euskaraldia

rss Agenda

< Abuztua 2019 >
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu
bizkaiko foru aldundia eusko jaurlaritza

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 623 25 22

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza