durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Herriak

Zaldibar

Zaldibarko Euskaraldia dinamizatzeko lan eskaintza  2019-12-20  Zaldibar

Iturria: Zaldibarko Udala

Topagunearen bitartez pertsona bat hartuko da Zaldibarko Euskaraldia dinamizatzeko 2020an.

Astean hamar ordutako lanpostua estali nahi da, Zaldibarren Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 12 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, urtarrilaren 20tik hasita. Zaldibarko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Curriculumak urtarrilaren 7a aurretik aurkeztu behar dira. Lansarean atariaren bidez ez ezik, honako helbide elektronikora bidali ahalko dira: jon@topagunea.eus

Informazio gehiago esteka honetan: https://www.lansarean.eus/eskaintza/euskaltzaleen-topagunea/euskaraldiaren-dinamizatzailea-zaldibarren#.Xft9vNJKiUl

 

Herriak

atzera
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Maiatza 2020 >
 
 
 
 
1
2
4
5
7
9
10
12
14
17
18
19
22
24
25
26
27
28
29
30
31

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza