durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Herriak

Zaldibar

Zaldibarko Udalak udalerriko euskararen egoera aztertu eta hurrengo urteetako Euskararen Plan Estrategikoa landuko du  2019-11-13  Zaldibar

Iturria: Zaldibarko Udala

Euskararen erabilera indartzeko asmoz, Zaldibarko Udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landu du 2019an. Plan horretan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira, hainbat arlotan: administrazioa, kulturgintza, irakaskuntza, lan mundua, teknologia berriak eta abar. Planak helburu nagusi bi izango ditu: alde batetik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Plan berria abiatu baino lehen, Udalak orain arte euskararen arloan egin den lana baloratu eta, gaur egun, herrian euskararen egoera zein den jakin nahi du. Horretarako, Udalak prozesua abiatuko du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Azterketa hori egiteko, datu soziolinguistikoak aztertzeaz gain, herritarren parte-hartzea ere ezinbestekoa izango da. Herritarrek bi bide izango dituzte prozesu honetan parte hartzeko: 

  • On line galdetegia: Zaldibartarrek euskararen erabileraren inguruan dituzten iritziak, espektatibak eta ideak jasoko dira inkesta baten bidez. Inkestan parte hartzeko udal webgunera sartu beharko da. Edonork erantzun dezake galdetegia, azaroaren 13tik 29ra. Herritarren erantzunak eta ikuspuntuak oso baliagarriak izango dira ebaluazioa egiteko.
  • Paperezko galdetegia: euskarri informatikorik erabili ezin edo nahi ez duten herritarrek aukera izango dute galdetegia eskuz betetzeko. Horretarako, Udal Liburutegian edota Udalean bertan izango dute betetzeko aukera. 

Prozesuaren inguruan zalantzarik izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan: eguen@zaldibar.eus helbidea, edo 94 682 70 16 telefono zenbakian.

Material osagarria

Herriak

atzera
 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Euskaraldia

rss Agenda

< Maiatza 2020 >
 
 
 
 
1
2
4
5
7
9
10
12
14
17
18
19
22
24
25
26
27
28
29
30
31

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza