durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea
aurrekoa hurrengoa

Iturria: Durangaldeko Berbalagun

Durangaldeko Berbalagunek, lotsa eta konplexuak alde batera utziz, euskaraz bizi ahal izateko bideak eraikitzen jarraitzea opa dio 2020. urteari. 

Horretarako, hainbat ekintza eta aukeraz jositako programazioa prestatu du datozen hilabeteetarako:

- Astero elkartzen diren Berbalagun taldeak

- Mendilagun egitasmoa

- Irakurzale klubak Durangon eta Berrizen

- Kanpo-ekintzak: sukaldaritza tailerrak, irteerak, ikuskizunak...

- Praktikatu txartelarekin %50eko deskontua Elorrioko Arriola Antzokian eta Durangoko San Agustin Kultur-gunean euskarazko emanaldietan

Gehiago irakurri

Iturria: Durangaldeko Berbalagunak

Urte berriarekin batera berriz zabaldu da Durangaldeko mintzapraktika taldeetan parte hartzeko aukera. Euskara praktikatzeko eskaintza zabala eta hainbat abantaila prestatu ditu aurten ere Berbalagunek: Berbataldeak, Gurasolagun, Mendilagun, Irakurzale Klubak, Praktikatu Txartela, Mintzodromoa, ikastaroak, antzerkiak....

Helburua euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea! 

Gehiago irakurri

Iturria: Gerediaga Elkartea

Beste urte batez, Gerediaga Elkarteak Durangaldeko 12 argazkiz osatutako egutegia argitaratu du Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren laguntzarekin. Elkarteko artxiboan arakatuta Durango, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Zaldibar eta Elorrioko argazki zaharrak ditu aurtengo horma-egutegiak.

Elkarteko bazkideek ale bat doan jasotzeko aukera daukatu oraindik, eta horretarako, Gerediaga Elkarteko bulegoetara joan beharko dute.

 

Gehiago irakurri
Euskaraldia

rss Agenda

< Abendua 2019 >
 
 
 
 
 
 
9
10
12
13
14
15
16
17
19
23
24
25
29
30
31
 
 
 
 
 

Bidali zure proposamena

Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza