durangoko merinaldearen amankomunazgoa

twitter facebook rss

zarea

Bidelagun berrien bila dabil Durangaldeko Berbalagun, izan ere, Bidelarien prozesua modu egokian garatzeko, ezinbestekoa da euskaldunak direnak ere egitasmoan inplikatzea. Hori horrela, parte-hartzera animatu nahi ditu Berbalagunek.

Asko dira Bidelaguna izatearen onurak: 

  • Bidelariei euskara praktikatzeko aukera eta euskal komunitatean murgiltzeko bideak eskaintzea
  • Eskualdeko euskararen normalizazio prozesuan eragile aktiboa izatea
  • Lagun berriak egitea
  • Durangaldeko Berbalagunek antolatzen dituen ekintza osagarrietan parte hartu eta bestelako abantailez gozatzea

Harremanetarako: durangaldea@aek.eus / 639 400 786

Gehiago irakurri

Iturria: Durangaldeko Berbalagun

Durangaldeko Berbalagunek, lotsa eta konplexuak alde batera utziz, euskaraz bizi ahal izateko bideak eraikitzen jarraitzea opa dio 2020. urteari. 

Horretarako, hainbat ekintza eta aukeraz jositako programazioa prestatu du datozen hilabeteetarako:

- Astero elkartzen diren Berbalagun taldeak

- Mendilagun egitasmoa

- Irakurzale klubak Durangon eta Berrizen

- Kanpo-ekintzak: sukaldaritza tailerrak, irteerak, ikuskizunak...

- Praktikatu txartelarekin %50eko deskontua Elorrioko Arriola Antzokian eta Durangoko San Agustin Kultur-gunean euskarazko emanaldietan

Gehiago irakurri

Iturria: Durangaldeko Berbalagunak

Urte berriarekin batera berriz zabaldu da Durangaldeko mintzapraktika taldeetan parte hartzeko aukera. Euskara praktikatzeko eskaintza zabala eta hainbat abantaila prestatu ditu aurten ere Berbalagunek: Berbataldeak, Gurasolagun, Mendilagun, Irakurzale Klubak, Praktikatu Txartela, Mintzodromoa, ikastaroak, antzerkiak....

Helburua euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea! 

Gehiago irakurri
Euskaraldia
Harpidetu

Euskara Zerbitzua · Laubideta, 6 · Durango, 48200 BIZKAIA

Telefonoa: 94 627 86 40

euskera.mdurango@bizkaia.org

twitter facebook rss

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna

iametza